XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batayo Santuban arima jantzi zuri-ederraz apaindu-ta geratu ziñatenak, orain zuben atsegiñ loi-zikiñetan sartu zerate.

Ondo damutu, bada.

Jan-edan bereziz aziyak, Aitaren etxetikan aldegin ezkero txerri-janak jateraño zuben buruba beeratu dezute.

Ondo sayatu ezkero erraz etorriko zaizkitzuten gogoratze abek, eta aben antzeko beste batzubek, bear bezelako damutasuna sorreraziko dute: au Zeruko atea ta Aitormenaren iru zatiyetako lenengoa da.

Au geroago ta aundiyago, Aitormenean irabazi geyago izango dezute: damutasunak zaiñ samiñ eta emaitz (1) frutos gozoak ditubala ondo esaten da.

Batayo Santuban artutako soñeko zuri-ederra garbi-garbi ta zikiñik gabe eukitzea on izango litzake; bañan au egin eztezuten ezkero, itsasoko ekaitzen (2) tempestad batean tirabira (3) naufragio egin dubanak bezela, Aitormenak eskintzen dizun ola artu: eztago oben ain aundi ta larririk Aitormenak bein, birritan eta askotan ere ezin barkatu dubanik.

Orregatikan, Barkatzaillearen (4) Confesor oñetara oben guztiyak garbitzeko uste aundiz joan bear dezute; itz abek esan zitubana zintzu ta egiyati da-ta: Bere oben guztiyak bear bezela aitortzen ditubana biziko da ta ezta ilko; ta orren oben-txarkeriyaz ez naiz geyago oroituko.